Ekintzailetzarako programak

HELDU! Ekintzailetza berritzailea

Programa honi esker, ideia eta/edo negozio-lerro berriak baliozkotu eta testatu ahal izango dituzu, 100 ordu baino gehiagoko aholkularitza eta prestakuntza izango duzu profesional onenekin. Eibarko Udalarekin lankidetzan garatutako programa.

EHUNDU Ekintzailetza berritzailea

EHUNDUren bidez, zure enpresa abian jartzeko dituzun zalantzak argituko dituzu, zure proiektuak behar dituen arloetako adituen aholkularitza pertsonalizatuari esker. Eibarko Udalarekin lankidetzan garatutako programa. DEIALDIA ZABALIK!

MAKE IN! Ekintzailetza industriala

MAKE IN! eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzeko programa bat da. Industriarekin zerikusia duen negozio-ideia bat duten startup-en proiektu ekintzaileak sustatuko ditugu, eta sei hilabetean lagunduko diegu garatzen.

Eibarko Udalarekin lankidetzan, hiru programen xehetasunak jasotzen dituen triptikoa sortu dugu. Formatu digitalaz gain, zuzenean eskuratzeko aukera ere badago sarbide publikoko guneetan, hala nola Pegoran, Portalean, liburutegian, lanbide-heziketako zentroan.

Zure enpresa sortu nahi duzu? Azaldu iezaguzu zure ideia

    Lege-oharra