Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisita gidatuen denboraldia azken txanpan sartu da
Euskal
Kostaldeko Geoparkeak hamaika jarduera eta proposamen eskaintzen jarraitzen du
astebururo, lurralde honen ondasun kulturala eta geolokikoa ezagutara eman
asmoz.
Geoparkeak martxotik
abendura bitartean eskaini ohi ditu bisita gidatuak. Hori dela eta, aurten Geoparkea
bertatik bertara ezagutu nahi dutenek bizi ibili beharko dute eta tokia
lehenbailehen erreserbatu www.geoparkea.com
webgunearen bidez.
Abenduaren
10era bitartean, astebururo, ohi duen moduan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak
hainbat proposamen eta jarduera antolatuko ditu. Gainera, bisita gidatu
bereziak eskainiko dira urriaren 25ean eta azaroaren 1ean.
Datorren urriaren
25ean, asteartea, Flyscharen ibilbide osoa egingo da Nautilus interpretazio
zentrotik hasita, arratsaldeko 16:00etan.
Azaroaren
1erako, aldiz, irteera geologikoa eta txalupaz zeharkaldia dago iragarrita.
Aditu baten laguntzarekin Zumaiako ondare geologiko harrigarria nahiz bertako
haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko aukera
eskaintzen du bisita honek. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua eta 3 ordu
eta erdiko iraupena izango du.