Euskadiko garapen agentzietako ordezkaritza batek Barcelona Activa bisitatu du
Enpresa berrien sorkuntzari laguntzea, etorkizuneko erronka berriei
aurre egitearren, GARAPEN-en bazkidetutako garapen agentzien estrategiaren zatia
da.
Egungo kezka handiena ez da enpresak sortzea, baizik-eta enpresa horiek
sendotzea eta hazteko gaitasuna edukitzea.
Horixe izan da, zalantzarik gabe, bisitan parte hartu duten profesional
gehienen interes handiena eta bertan estatu mailan arlo honetan aurreratuen
dagoen agentzietariko bat ezagutzeko aukera izan dute.
1986an sortu zen Barcelona Activa Bartzelonako udalaren toki
garapenerako agentzia da, baita toki zein nazioarteko erreferentzia ere
ekintzaileen sostenguari, berrikuntzari, lanbide hobekuntzari eta enplegu
sorrerari dagokienez.
Agentziako arduradunek ekintzailetza sustatzeko garapen agentziaren
estrategia aurkeztu dute, hots, enpresen sorrera eta hazkundea sustatzen dituen
eredu misto bat.
Jardunaldian, oinarri teknologikoko enpresa txikiei bideratutako Nord
Teknologia Gunea ere bisitatu dute, berrikuntza ingurunea dena.
Halaber, bertaratuek Porta 22 ezagutzeko aukera izan dute, Barcelona Activa-ren
eremu horretan biltzen da lanbide ibilbidearen garapenerako zerbitzu eta
baliabideen eskaintza osoa. 2.000 metro karratuko gune honek doako sarbide
librea dauka eta aitzindaria da Espainian zein Europan.
GARAPEN eta BARCELONA ACTIVA Toki Garapenerako Erakundeen Sarea – REDELeko
bazkide sortzaileak dira.
GARAPEN – Garapen Agentzien Euskal Elkartea
GARAPEN
elkarte profesionala da, Euskadiko toki erakundeek eratutako garapen agentziak
bildu nahi ditu eta honako helburuok dauzka:
- Toki mailako eta izaera endogenoko garapen ekonomikoa
kontzeptualizatzea; horren proiekzio estrategikoa eta gauzapen eraginkorra
lantzea. - Informazio eta ezagutza trukea sustatzea eta lankidetza eta
elkarlan proiektuak burutzea. - Agentziei zerbitzuak eskaintzea interes komuneko programetarako
sinergiak garatzeko. - Bere jarduera arloko gaiei dagokienez, irizpide eta posizionamendu
komunak eraikitzea bestelako erakunde publiko edota pribatuen aurrean.
GARAPEN erakunde-sare
moduan antolatzen da erakunde kideen arteko elkarrekiko konfiantzan eta
elkarlanean oinarrituta, finantza maila orekatua izango duen gutxieneko egitura
malgu batekin.
Egun Euskal Autonomia Erkidegoko hiru
lurralde historikoetako 33 garapen
agentzia dira, eta Euskadiko
biztanleria osoaren % 84ri zerbitzua ematen diote. 2009. Urtean Garapen
Agentziek 1.041 enpresen sorrera bultzatu zuten 2.170 enplegu sortuz.