Gipuzkoako Foru Aldundiak 100 miloi euro bideratuko ditu Krisiaren Aurkako 2011 Planera
Krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoarekin, Gipuzkoako
Foru Aldundiak 100 miloi euro bideratuko ditu Krisiaren aurkako 2011 Planera, honako helburuekin:
- Ahalmen
handiko bide-sareetan inbertsioak egitea. - Gizarte-bazterketaren
aurka egitea, lanean txertatzea erraztu, lan-merkatu integratzailea sustatu eta
gizarte-desberdintasunak murrizten dituzten laguntzen bidez. - Enpresetan
krisiaren eraginak gutxitzeko lagungarri diren laguntzak ezartzea. - Zientzia,
teknologia eta berrikuntza-azpiegituretan inbertitzea.
Enpresei laguntzea
Aldundiak 27.877.000 euro
bideratuko ditu laguntza-esparru bat ezartzera, krisiak enpresetan izan
dezakeen eragina murrizteko; horrela, enpresa-jardueraren jarraipena erraztuko
da, balio erantsiaren sorkuntza bultzatuko da, eta industriako ekoizpen-ehunari
lagunduko zaio, Gipuzkoaren lehiakortasuna indartzeko, eta gazte kalifikatuak
kontratatuz enplegua sortzeko.
2010ean,
enpresa gipuzkoarrei laguntzeko 36.000.000 euro bideratu ziren, 182 enpresa-proiektu berritik gora bultzatu
ziren, eta 181 gazte kalifikatu kontratatu ziren.
2011n,
Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa gipuzkoarrak garatzen laguntzeko 27.877.000 euro
bideratuko ditu,
lau ekintza-lerrotan:
- Berrikuntza: Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
- Ekintzailetza: oinarri teknologikoko enpresa berriei bideratuta.
- Nazioartekotzea: produktu berriak merkaturatzeko eta ateratzeko ekintzak
sustatzeko. - Teknologia berriak: Mikroenpresetan IKT produktuak sortzen lagundu, eta
informatika-enpresek produktu berriak sortu eta garatu. - Zailtasunak eta
proiektu bideragarriak dituzten enpresentzako finantza-sostengua.
Diru-partida hau programa hauetarako erabiliko dela
aurreikusi da:
Finantzaketa,
Berrikuntza eta Enplegua Sortzea:
- Zailtasunak
eta proiektu bideragarriak dituzten enpresentzako finantza-sostengua. - Berrikuntzarako
eta gazteak kontratatzeko proiektuak. - Enpresa
estrategia proiektuak bultzatzeko gogoeta prozesuei laguntzea.
Nazioartekotzea
eta ekintzailetza:
- Nazioartekotze-programa:
ezarpen produktiboak eta komertzialak. - Nazioartekotze-programa:
produktuak nazioartean merkaturatzea 2011. - Oinarri
teknologikoko eta barne-ekintzailetzako enpresa berrientzako laguntzak.
Proiektu
estrategikoak:
- Biozientzia-
eta energia-proiektu estrategikoetarako laguntza.
Bestelako
ekintzak:
- Aipatutako
planez gain, PAC’11k autonomoentzako ekintza-planak garatzeko laguntza-neurriak
aurreikusten ditu; LH enpresaren premietara egokitzea, Eudel bidez eskualdeko
proiektuak, etab.
Informazio gehiago, hemen.