Gure Balioak 2011 sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Debegesak

2011-09-19 Iruzkinik ez

Debabarreneko
eskualdean gizarte-balioak sustatu asmoz, GURE BALIOAK sariak eskualdeko
pertsona edo erakunde baten ibilbidea goraipatzea du xede nagusi.

 

2010ean
sortu zuen Debegesa garapenerako agentziak GURE BALIOAK saria, Debabarreneko
eskualdean gizarte-balioetan oinarritutako jardunbidea izan duen pertsona edo
entitatea publikoki aitortzeko. Iaz Maria Teresa Ganchegui eibartarrari eman
zitzaion saria, gizarte balioen arloan egindako lan eskerga nabarmenduz. 

 

Gure
Balioak sariaren bigarren edizioan, eskualdeko edozein herritarrek proposatu
ahal izango du bere hautagaia. Eskualdeko edozein gizarte agentek aurkez dezake
hautagaia, herritar, enpresa, elkarte, hezkuntza zein ikerketa zentro edota
erakundeek. Dena dela, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

 

–         
Debabarrenan
jaioa izatea edota bizi edo lan ibilbidea bertan garatu izana.

–         
Bere
balioengatik aipatzekoa den jardunbidea izatea.

–         
Eskualdearekin lotura sendoa izatea.

 

Hain
zuzen, www.gurebalioak.com web gunean
aurkitu ahal izango dira sariaren gaineko xehetasun guztiak, baita hautagaia
aurkezteko bete beharreko inprimakia ere. Hautagaiak aurkezteko epea 2011ko
urriaren 7ra arte egongo da zabalik.

 

GURE BALIOAK proiektuaren
aurkezpen ekitaldia: IRAILAK 27.

 

GURE BALIOAK Saria proiektu oso baten baitan
kokatzen da. Hain zuzen,
Debegesa
garapen agentziak bultzatuta eta Debabarreneko hainbat herritarrek osatutako
plataforma buru duela, GURE BALIOAK proiektuak Debabarreneko eskualdean
gizarte-balioak sustatzea eta eskualde jasangarri eta lehiakor bat lortzeko
bidean balioen garrantziaz ohartaraztea du helburu.

 

Aurkezpen
ekitaldia
datorren irailaren
27an
egingo da, 19:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko areto nagusian
(UNI-EHU), eta eskualdeko herritar oro dago gonbidatuta. Proiektuaren
arduradunek ekimenaren berri emango dute eta herritarrei bertan modu aktiboan
parte hartzeko gonbit egingo diete.

 

Gainera, “Dirua
eta kontzientzia: noren zerbitzura dago nire dirua?”
izenburupean
hitzaldia eskainiko du Joan Antoni Melé
Triodos Bank-eko zuzendariorde nagusiak. Bere mintzaldian, Melé kontzientzia hartu beharraz eta ekonomia
berri bat ezartzeko oinarriez arituko da.  

 

Joan
Antoni Melé – TRIODOS BANK (banka etikoa)

Joan Antoni Melék 30 urte baino gehiago darama banketxeen
sektorean lanean, Ekonomia eta Finantza Zuzendaritza ikasketak burutu ditu eta
hamaika ikastaro eta mintegitan hartu du parte honako gai hauetan:
komunikazioa, giza harremanak, zuzendaritza teknikak, banku-arriskuen
analisiak…. Era berean, banku etikoaren sustapenera eta Latinoamerikan garapen
proiektuen laguntzara  zuzendutako
irabazi-asmorik gabeko entitate ezberdinetan boluntario lana egiten du.
Gainera, foro eta hitzaldi askotan hizlari aritzen da ekonomia soziala, finantza
etikoa eta humanitateak gai hartuta.

 

Joan Antoni
Melé “Dinero y Conciencia. A quién sirve
mi dinero
” liburuaren egilea da (Plataforma Editorial). Liburuan Melék balioetan oinarritutako
ekonomia sustatu eta diruaren erabilera arduratsuaz kontzientzia piztu nahi
du. 

 

Bere hitzaldian, Melé gizarteak kontzientzia hartu beharraz
eta ekonomia berri bat ezartzeko oinarriez arituko da.  

 

Sarrera librea da, aulkiak bete arte.