Ibaien birsorkuntzari buruzko jardunaldiak burutuko dira Elgoibarren azaroaren 10ean eta 11an

2011-10-24 Iruzkinik ez

 

DEBEGESAk eta URAk, Uraren Euskal Agentziak, antolatuta ibaien kudeaketa eta birsorkuntzaren gaineko jardunaldiak
burutuko dira datorren azaroaren 10ean eta 11an Elgoibarren.

 

Uraren kultura
berria: Teoriatik praktikara
izenburupean, jardunaldiotan ibaien
berreskuratzea eta uraren kudeaketarekin harremana duten profesional eta
adituak elkartuko dira, bertakoak zein beste autonomia erkidegoetatik
etorritakoak.

 

Uraren kultura berria ezagutaraztea
dute jardunaldiek ardatz, bereziki, honako gai hauekin lotura duten
esperientzia praktikoak ezagutzera emanez: ur masen egoera ekologikoaren
hobekuntza, uraren kudeaketa eraginkorra, proiektu europarrak eta
ingurumen-boluntariotza ibaien hobekuntzarako tresna gisa.

 

Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 7a baino lehen eman behar dute izena.
Horretarako, egin klik hemen.

 

Ikasle,
langabetu, Debabarreneko Udal eta Debabarreneko Agenda 21eko foroetako
partaideentzat parte-hartzea doakoa izango da.

 

Bizigura
Deba Ibaia

Jardunaldiak ‘Bizigura Deba Ibaia’
proiektuaren baitan antolatu dira, 2009 eta 2010 urteetan Debegesak eta URAk
elkarlanean garatu duten Deba eta Ego Ibaiak Berreskuratzeko eta Balioa Emateko
Programa Integrala. Programa honen barruan aurreikusi diren jardueratan
behar-beharrezkotzat jotzen da instituzio, herritar, profesional eta heziketa
zentro eta Debabarreneko eskualdeko politikari eta teknikarien partaidetza.
Horrela, jardunaldi hauen helburua da gure ibaiaren berreskuratze eta balioan
jartze bidean agente ezberdinen inplikazioa bultzatzeko tresnak eskura jartzea.