Internet-eko aro berriari buruzko jardunaldia Debegesan
“Internet 2011, ezagutzen zenuena historia da
dagoeneko”. Gai horri buruzko jardunaldia antolatu du Debegesa garapen
agentziak, Miramon Enpresa Digitalarekin batera, datorren ostiralerako, hilak
18.
Interneten
eguneratzeko astirik ez duten baina etorkizunean duen garrantziaz jabetuta dauden
edozein arlotako profesionalei zuzenduta dago jardunaldia.
Etorkizun
profesionala hobetzeko asmoz, Interneteko enpresen arrakastarako gakoak zeintzuk
diren azalduko da. Jardunaldiak motibatzea du helburu eta erronka berriei aurre
egiteko prestakuntza eskaintzea.
Besteak beste,
negozio eredu berriak, sare sozialak, merkataritza elektroniko berria edota
geokokapena bezalako gaiak landuko dira.
‘Ostiralak
Debegesan’ ekimenaren baitan, jardunaldia Debegesaren egoitzan egingo da, Eibarko
Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta parte hartzea
doakoa da.
Parte
hartzeko interesa dutenek www.viernesdebegesa.com webgunean
eman dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.