Kanpoaldeko isolamendu termikoko sistemen gaineko jardunaldi teknikoa Debegesan
Debegesak,
Debabarreneko Hiri Berrikuntzarako Elkartea den aldetik, ‘Kanpoaldeko isolamendu termikoko sistemak’ aztertuko
dituen jardunaldi teknikoa antolatu du datorren ostiralerako, martxoak 4.
Jardunaldia gremioei eta etxebizitzen
errehabilitazio lanetan diharduten eskualdeko profesionalei zuzenduta dago. Helburua
eraikita dauden etxebizitza-eraikinetako fatxadak berritzeko lanetan isolamendu
termikoaren erabilera sustatzea da.
Hizlariak Eduardo Cainzos ANFAPA Mortero
Industrialen fabrikatzaileen Elkarte Nazionaleko produktu arduraduna, eta Luis
de Velasco EVE-Energiaren Euskal Erakundeko Industria Unitateko proiektu-burua izango
dira.
Lehenengoak
kanpoaldeko isolamendu termikoko sistemak izango ditu hizpide: abantaila
teknikoak, osagaiak, erabilera eta fatxadaren elementu berezietarako
konponbideak. Bertaratutakoei ANFAPAk argitaraturiko monografia bat banatuko
zaie.
Velascok,
bestalde, isolamendu termikoaren bidez eraikinetako eraginkortasun energetikoa
hobetzeko diru-laguntzen berri emango du. Baita bestelako diru-laguntzen
gaineko informazioa ere, etxebizitzen errehabilitazioarekin zerikusia dutenak.
Jardunaldia
Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain industrialdean, goizeko
10:00etatik 12:00etara. Parte hartzea doakoa da. Izan ere, ekimena Valora programaren baitan kokatzen da, Europako Gizarte Funtsak
%50ean finantzatua dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.
Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek, izena eman dezakete www.viernesdebegesa.com webgunean,
edo bestela, Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.