Sektore turistikoari lotutako 80 profesional batu ziren atzo Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldietan

2011-11-18 Iruzkinik ez

Turismo sektorearekin harremana duten 80 profesional (agente turistiko,
enpresari, instituzioetako ordezkari…) batu ziren atzo Debegesak Gipuzkoako
Foru Aldundiaren eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin elkarlanean
antolatutako Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldietan.

 

Kultura ondarearen balioa eta bere
eginkizuna
gune turistikoaren gizarte eta
ekonomia garapenean

izenburupean, jardunaldiak Debako Aisia Kresala Hotelean egin ziren.

 

Goizeko 09:30etan Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendari Isabel Muela,
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko Diputatua Jon
Uriguen eta Debako alkateorde Maider Zubikarairen ongi etorria egin zien
bertaratutako guztiei.

 

Hortik aurrera, hainbat aditu eta profesionalen hitzaldi interesgarriak egin
ziren ondare kulturalaren eta turismoaren gainean. Ponentzia markoa Jordi Pardo
kataluniarrak eskaini zuen, Kultura eta Turismo Laborategiko koordinatzaile
zientifikoak. Pardok maisuki azaldu zuen jardunaldien gai nagusia, hala nola, kultura
ondarea eta turismoa lurralde-garapenaren eragile eta lehikortasun-sortzaile
gisa.

 

Ondoren, Frantziako arte eta historiako kasu arrakastatsuak eman ziren
ezagutzera. Gainera, EvoCH europar proiektua aurkeztu zen, kultura ondarearen
balio ekonomikoa neurtzea helburu duena. Bazkalaurretik landa-mundua, turismoa eta
kultura izan zituzten hizpide.

 

Bazkaldu ostean, ondarearen gaineko Gaztela Leongo esperientzia berritzaile
bat agertu zuten eta, amaitzeko, IKTek kultura-ondarearen kudeaketan eta
komunikazioan duten garrantzia izan zuten mintzagai.

 

Jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetarako eta Turismo
zuzendari nagusi Roke Akizu eta Debegesako Presidente Joseba Palenzuelaren
hitzaldiekin amaitu ziren; ondoren, parte-hartzaile guztiek Debako Santa Maria
eliza bisitatzeko aukeraz gozatu ahal izan zuten. Debako Aitzuri abesbatzako kideek
girotu zuten bisita.