Sektore turistikoari zuzendutako ikastaroak irailetik aurrera Debegesan
Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak, eta Debegesako Turismo Sailak 2011.
urtean garatuko den prestakuntza proiektu bat jarri du martxan bigarren urtez.
Prestakuntza plana Debabarreneko turismo sektorearekin lotura duten
profesionalei zuzenduta dago eta bezeroek sumatzen duten kalitatea eta enpresa
eta jomuga turistikoen lehiakortasun maila hobetzea du helburu.
Programa hau sektore turistikoarekin lotura duten profesionalei zuzenduta
dago. Prestakuntza programak 10 ikastaro baditu ere, Debegesak honako 4
ikastaro hauek eskainiko ditu bere egoitzan, Eibarren:
- IRAILAK 19: Komunikazio eraginkorraren ABDa: Hitzezkoa
eta ez hitzezkoa. Galdera eta erantzunen garrantziaz jabetu eta bezeroari
ematen zaion arreta hobetzeko erabili. - URRIAK 17: Inteligentzia
emozionala erabiliz zuzentzeko oinarrizko ezagutzak. Langileekin inteligentzia emozionala nola aplikatu
erakustea pertsona bakoitzarengandik onena lortzeko. - AZAROAK 21: Zure
enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta promozioak gomenda itzazu. Lanpostuari buruz garrantzitsua dena jakiten
identifikatzea eta bezeroen aurrean ezagutza hauen eguneratzea erraztea. - ABENDUAK 12: Lantoki
bereko langileen arteko komunikazioa eta zerbitzua hobetzea. Barne egituran zerbitzu-kultura bat sortzen
laguntzea.
Goizez egingo dira ikastaro guztiak, 09:00etatik 13:00etara eta Debegesak
Eibarren duen egoitzan eskainiko dira, Azitain Industrialdean.
Ikastaro hauetan parte
hartu nahi dutenek, Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 820 110
telefonora deituz (Beatriz) edo posta elektronikoa erabiliz beaescobar@debegesa.com.
Programa hau Basquetourek %100ean finantzatzen du.