Emakumeen lidergoa helburu duen ikastaroa Soraluzen
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta eta Debegesa garapen agentziak Soraluzeko Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean antolatuta, emakumeen lidergoa sendotzeko ikastaroa egingo da Soraluzen, “Adimen emozionala genero ikuspegitik” izenburupean. Izen ematea doakoa da.
Ikastaroa Soraluzeko emakume guztiei zuzenduta dago eta, bereziki, politika, enpresa edota gizarte arloan erantzukizun postuetan diharduten emakumeei.
Ikastaroa hiru saiotan banatuko da. Lehendabizikoa otsailaren 27an egingo da, eta hurrengo bi saioak martxoaren 5ean eta 12an izango dira.
Ikastaro honetan hainbat gai landuko dira, besteak beste, genero eta sexuaren inguruko oinarrizko kontzeptuak, nortasuna eta subjetibitate femeninoaren eraikitzea, emozioak, gizarte trebetasuna, auto-motibazioa edota jendaurrean hitz egiteko teknikak.
Hiru saioak arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango dira, Soraluzeko Erakusketa Gelan, polikiroldegian. Parte hartu nahi duten emakumeek izena eman behar dute ealonso@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz (Elena Alonso).