Compite Programaren aurkezpena Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan
Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan, eta SPRIrekin elkarlanean, datorren ostiralean, martxoak 2, “Debabarreneko enpresen lehiakortasunerako laguntza” jardunaldia eskainiko da. Bertan Compite Programaren alderdi garrantzitsuenak eta proiektuen tipologiak azalduko dira, Josu Ocariz SPRIko Enpresa Eraldaketako Zuzendariaren eskutik.
Halaber, jardunaldi honetan Deba Competitiveness Forum proiektuaren aurkezpena egingo da. Debegesa garapen agentzia, Bic Berrilan eta Tekniker-ek sortua, elkarte honek eskualdeko lehiakortasuna sustatzea du helburu. Hizlari jardungo dira Juan Angel Balbas, Debegesako Zuzendari Gerentea, Marisa Arriola Bic Berrilan-eko Zuzendaria eta Alex Bengoa Tekniker-eko Zuzendaria.
Jardunaldia Debegesaren egoitzan izango da, Azitain industrialdean, 09:00tatik 10:30era, eta parte hartzea doakoa da.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.