Erreforma konkurtsalari buruzko jardunaldia Debegesan

2012-03-04 Iruzkinik ez

‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan eta Mendoza & Santos Abogados entitatearen laguntzarekin, Lege Konkurtsalaren Erreformaren gaineko jardunaldia burutuko da Debegesan datorren ostiralean, martxoak 9.

 

Goizeko 9:00etatik 11:30era egingo da saioa, Debegesak Eibarren duen egoitzan, Azitain industrialdean. 

 

Gainera, parte hartzen duten enpresek doako aholkularitza saio bat jaso ahal izango dute Mendoza & Santos Abogados entitatearen eskutik.

 

Izena emateko deitu 943 82 01 10 telefonora edo idatzi pymes@debegesa.com helbidera.

 

Programa hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoan kokatzen da eta %50 Europako Gizarte Funtsak (FSE) finantzatzen du. Erabat doakoa da partehartzaileentzat.