Ekonomia eta finantza-kontrolaren gaineko ikastaroa

2012-03-05 Iruzkinik ez

Debabarreneko eskualdean sortu berri diren enpresei zuzenduta, Debegesak ekonomia eta finantza-kontrolari buruzko ikastaroa antolatu du martxoaren 14rako.

 

Ikastaro honen bitartez, parte-hartzaileek enpresa kudeatzeko funtsezko diren kontzeptuak ezagutuko dituzte, ekonomia eta finantza ikuspegitik. Halaber, eskura dauden tresna ezberdinak aztertuko dituzte, modu praktiko batean.

 

Ibai Larrinagak, Ermuko Torrealday Aholkularitza enpresako zerga eta kontabilitate alorreko aholkulariak, eskainiko du saioa.  

 

Ikastaroa guztiz doakoa da eta Debegesak Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan egingo da, 15:00etatik 18:00etara.

 

Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute 943 82 01 10 telefonora deituz edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.