Errendimendua hobetzeko jardunaldia ‘Ostiralak Debegesan’

2012-03-23 Iruzkinik ez

“Zuzendaritza errendimenduaren hobekuntza” izenburupean, jardunaldia eskainiko da datorren ostiralean, martxoak 30, Debegesan. Errendimendua hobetu nahi duten gerente, zuzendari eta profesionalei zuzenduta dago, emaitza eta bizi-kalitate hobea lortzeko beraien lan egiteko moduan aldaketaren bat egiteko prest dauden pertsonei.

 

Lanaldian zehar burutzen ditugun jardueren kudeaketa hobetzea da saio honen helburua, ez gehiago lan eginez, hobeto eta eraginkortasun handiagoarekin baizik.

 

Jardunaldiak helburu hauek bete nahi ditu:

  • Eguneroko lan jardunean hobetu eta indartu daitezkeen arloak identifikatu.
  • Ideia hutsetatik haratago, lanaldia kudeatzeko modu praktiko eta eraginkorrak ezagutzea.
  • Emaitza hobeak lortzera bideraturiko aldaketa prozesu bat abiarazteko beharrezko motibazioa jaso.

 

Jardunaldia guztiz doakoa da eta Debegesaren egoitzan egingo da, Azitain industrialdean, 9:00etatik aurrera. 4 orduko iraupena izango du.

 

Saio hauek Valora programaren baitan kokatzen dira eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua daude, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz. Plaza mugatuak daude.