Coworking espazioen alokairua eskaintzen du Debegesak

2012-03-27 Iruzkinik ez

Debegesak, Debabarreneko garapen ekonomikorako elkarte gisa ekintzailetza sustatu eta sortu berri diren enpresak laguntzeko helburuari jarraiki, enpresa-jarduera bati ekin dioten ekintzaileei, profesional autonomoei zein enpresa txikiei lantokia beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera eskainiko die. Modu horretara, kostuak murriztea lortu nahi da eta harreman profesional eta pertsonalak sustatzea.

 

Co-working izenez ezagutzen den formula hau AEBn sortu zen eta, lorturiko arrakastari esker, Europara ekarri ostean hiri askotan gorantz doan joera bat da.

 

Hala, Debegesa garapen agentziak alokairuan eskaintzen ditu co-working espazioak, inprimatzaile, fotokopiagailu, fax, eskaner, Internet eta harrera zerbitzua barne, oso prezio lehiakorrean. Bulegoa orduka, eguneko edo epe luzeagoetarako alokatu daiteke.

 

Debegesak Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan daude alokairuan bulego hauek. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Debegesako Enpresa eta Berrikuntza Sailarekin jar daitezke harremanetan (Vanesa Hortas), 943 82 01 10 telefonoan, ekintzaile@debegesa.com helbidean edo Facebook-en, facebook.com/debabarrenaekinean.

 

Gela eta ekipamenduen alokairua %50 merkeago

Debegesak Debabarreneko enpresei, erakundeei edota partikularrei zerbitzu eta azpiegituren alokairua eskaintzen die, besteak beste, erabilera anitzeko aretoak eta gelak, bilera, ikastaro nahiz hitzaldietarako egoki atonduta, baita bideokonferentzia ekipamendua eta ikus-entzunezko ekipamendua ere.

 

Honela, gela eta ekipamendu hauen alokairua %50 merkeago eskainiko zaie sortu berri diren enpresei, 5 urte baino gutxiago dituztenei.