Debabarreneko turismo eskaintza Bartzelonako azokan

2012-04-19 Iruzkinik ez

Debegesa garapen agentziaren eskutik, Debabarrenak Kataluniako Turismoaren Nazioarteko Azokan hartuko du parte (SITC), apirilaren 20tik 22ra. Urtero azokak 70 herrialde eta eskualdetako 1500 erakusmahai inguru biltzen ditu. Debabarreneko eskualdeak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du bertan, Euskadiko standaren barruan.

 

Zalantzarik gabe, azokara hurbiltzen diren bisitarientzat, eskualdeko kostaldea izango da erakargarri nagusietako bat. Halaber, berrikuntza gisa, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskaintza zabala aurkeztuko da.

 

Kostaldeaz gainera, eskualdeak barrualdeko udalerriak emango ditu ezagutzera, horien artean, bertako Museo Industrialak edota Debabarreneko BTT Zentroa. Izan ere, honako azoka ezinbesteko hitzordua da publiko katalanari Debabarreneko nekazal turismo, landetxe, hotel, kanping eta aterpetxeen berri emateko.

 

Bartzelonako turismo azoka indarra hartuz doa urtez urte eta Kataluniako herritar askoren bidaien abiapuntu bilakatu da.