Sektore turistikoan lan egiten duten profesionalei zuzendutako jardunaldia antolatu du Debegesak

2012-05-03 Iruzkinik ez

Basquetourrek bultzatzen duen Jardunbide Onen programaren baitan, Debegesa garapen agentziak jardunaldia eskaini du gaur arratsaldean. Turismo alorrean diharduten Debabarreneko profesionalei zuzenduta, Internet bidez negozioa nola sustatu azaltzea zuen helburu jardunaldiak.

 

Ainhoa Lazkanok, Debegesako Turismo Saileko teknikariak, eman du jardunaldia eta 20 pertsona inguru elkartu dira bertan, Internetek negozioa sustatzeko eskaintzen dituen tresna eta teknika ezberdinak ezagutu asmoz.