Debegesak eta Elkano Consulting-ek nazioartekotzea sustatzeko akordioa sinatu dute
Debegesak hitzarmena sinatu du Elkano Consulting aholkularitza-enpresarekin. Helburua Debabarreneko enpresei nazioartekotze prozesuaren gaineko aholkularitza zerbitzua eskaintzea da.
Lankidetza hitzarmen honen bitartez, enpresek doan jaso ahal izango dute nazioartekotze-potentzialaren aurretiazko diagnostikoa.
Informazio gehiago nahi duten enpresek Debegesako Enpresa eta Berrikuntza Sailarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.