Nazioartekotzea eta arriskuen kudeaketa aztergai Ostiralak Debegesan
“Nazioartekotzea eta arriskuen kudeaketa” izenburupean, jardunaldia eskainiko du Debegesak datorren maiatzaren 18an, Willis aholkularitza enpresaren eskutik.
Debabarreneko enpresa eta ekintzaileei zuzenduta, kanpoko merkatuetara zabaltzeko beharraz eta arriskuen kudeaketaren garrantziaz arituko dira jardunaldian.
Saioari goizeko 9:00etan emango zaio hasiera eta 2 orduko iraupena izango du. Izen-ematea guztiz doakoa da.
Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.