Gobernantza enpresan eztabaidagai

2012-05-17 Iruzkinik ez

Ostiralak Debegesan’ ekimeneko egitarauaren barruan eta Gure Balioak egitasmoaren baitan, Debegesa garapen agentziak Incress-IMHrekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du datorren astearterako, maiatzak 22, erakundeetako gobernantza ereduen gainean.

 

Jardunaldian honako gaiak landuko dira besteak beste:

  • Nola sortu dezakegu jabetza eta langileen arteko konfiantzan oinarrituriko testuinguru bat? Zein baldintza eman behar dira? Posible al da?
  • Ez al dira gaur egungo jabetza eta langileen arteko harremanak aldatu behar, ezinbesteko baldintza, konfiantza eta konpromisoa lagunduko duen testuinguru bat garatzeko?
  • Nahi al dute langileek gehiago konprometitzen eta arduradun egiten dien aldaketa bat?
  • Partaidetza hobetze aldera, zuzendariak beraien eginkizuna ulertzen ari al dira?

 

Jardunaldia enpresei, ikerketa eta teknologia zentroei, garapen agentziei eta oro har gobernantza eta harreman-eredua aldatze aldera aurrerapausoak eman nahi dituzten entitateei zuzenduta dago. Bertan parte hartuko duten hizlariak dira: Mariano Iriarte, Incress-IMHko Aholularia, Asier Irazusta K2K Emocionando, Ruben de la Peña, Alcorta Forging Group-eko Business Development Manager-a, Eneko Astigarraga Codesyntax-eko bazkide-fundatzailea, eta Martin Mugica, Pasuen Foroa proiektuko Zuzendaria.

 

Hitzaldiaren amaieran eztabaida egingo da iritziak elkar trukatzeko. Juan Angel Balbas, Debegesako Zuzendari Nagusiak emango dio amaiera jardunaldiari.

Jardunaldia Debegesan egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera. 2 orduko iraupena izango du eta parte hartzea doakoa da.

 

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.