Ekoizpen sistemaren eraginkortasunari buruzko jardunaldia

2012-05-22 Iruzkinik ez

Ostiralak Debegesan ekimeneko egitarauaren barruan eta CIN Advanced Systems enpresaren partaidetzarekin, jardunaldia egingo da Debegesan datorren ostiralean, maiatzak 25, “Ekoizpen sistemaren eraginkortasunaren hobekuntza” izenburupean.

 

Jardunaldiaren helburua IWAO KOBAYASHI Mitsubishi-ko adituaren filosofiak azaltzen duen erakargarritasuna transmititzea da, ekoizpen sistemaren hobekuntza sistematika bat ezartzeko, eta era berean enpresaren lehiakortasun orokorra. Sistematika hau kalitatean, entregan eta kostuan eragin gehien dituzten 20 aldagaietan oinarritzen da.

 

Jardunaldia Debegesan egingo da, goizeko 9:00etatik 11:30era Debegesak Eibarren duen egoitzan.  Parte hartzea doakoa da.

 

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.