Kanpo proiektuetarako finantzazioa gaitzat duen jardunaldia Debegesan

2012-06-01 Iruzkinik ez

Ostiralak Debegesan ekimeneko egitarauaren barruan eta Banestoren partaidetzarekin, jardunaldia eskainiko du Debegesak datorren ostiralean, ekainak 8, kanpo proiektuetarako finantzazioa gai hartuta.

 

Jardunaldia Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago eta bertan kanpo merkataritzaren ezaugarri nagusiak izango dituzte mintzagai. Halaber, Kanpo Merkataritzari buruzko Banestoren ataria emango dute ezagutzera.

 

Jardunaldia Debegesan egingo da, goizeko 9:00etatik 11:00etara Debegesak Eibarren duen egoitzan.  Parte hartzea doakoa da.

 

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.