Soraluzeko ikasleek mugikortasun jasangarriaren aldeko proposamenak aurkeztu dituzte udalean
Atzo, goizeko 9:00etan, Hiart Arluziaga alkateak eta Roke Akizu zinegotziak harrera egingo zieten Udalbatza aretoan Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartu zuten Soraluzeko Institutuko ikasleei.
Debegesako Garapen Iraunkorrerako Sailaren koordinaziopean, aurtengo ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan MUGIKORTASUNA izan da landutako gaia.
Gai hau lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte Soraluzen Institutuko DBH-ko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek. Besteak beste, ikasleak kalera atera dira eta herrian dauden mugikortasun arazoak aztertu dituzte. Besteak beste, elbarrituen azalean jarri dira, gurpildun aulkian Soraluzeko kaleetan ibiliz.
Herriko diagnostikoa eginda, ikasleak konturatu dira Soraluzen kaleak oso estuak direla eta hau arazo handia dela gurpildun aulkian mugitzen diren pertsonentzat.
Honela, atzo goizeko Udalbatzarrean, Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten ikasleek mugikortasun jasangarri baten aldeko eskaerak egin zituzten, hala nola, egoera txarrean dauden espaloiak konpontzea, zonalde berde gehiago egitea edota hainbat kaletan argiztapena hobetzea.
Neurri hauekin guztiekin, ikasleek, Eibarko mugikortasunari dagokionean, oinezkoek lehentasuna izatea eskatzen dute, kalean seguru eta autonomia osoz ibili ahal izatea
Ikasleek egindako eskaera eta proposamen guztiak kontsultatu nahi dituenak, informazio osoa du www.debegesa.com/eu/garapen-jasangarria/eskolako-a21 atarian.