Eskualdeko enpresa txiki eta ertainek “Txekea+Innova” programan parte hartu ahal izango dute

2012-06-13 Iruzkinik ez

Enpresa txiki eta ertainek eragin eta ejekuzio azkarreko berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko jarduerak aurrera eraman ahal izango dituzte, SPRIren bitartez Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak banatuko dituen txekeei esker. “Txekea+Innova” programaren baitan jarri da martxan egitasmoa. 

 

Enpresa kudeaketa aurreratua, branding-a, prozesu eta produktuen berrikuntza edota bezero-hornitzaile arteko harremana bezalako zerbitzuak dira diruz lagunduko direnak. Txekeak 2.000 eta 6.000 euro artekoak izango dira.

 

Debegesak bitarteko agente gisa parte hartzen du SPRIren programa honetan, eta Debabarrena eskualdeko enpresei informazioa eskaintzeaz gainera, eskaerak bideratzeaz arduratuko da.

 

Eskaera egiteko epea datorren ekainaren 15ean hasi eta 2012ko irailaren 7an amaituko da.

 

Interesa duten enpresek datorren ekainaren 15etik aurrera aurkeztu ahal izango dute eskaera Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Sailaren bitartez. Horretarako, 943 82 01 10 telefonora deitu dezakete edota pymes@debegesa.com helbidera idatzi.