Enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea “Ostiralak Debegesan”

2012-06-15 Iruzkinik ez

“Ostiralak Debegesan” ekimenaren baitan, enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu du ekainaren 22rako, enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzeari buruzkoa.

 

Nazioartekotze estrategiak ETEentzat izenburupean, jardunaldi honetan enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzearen gaineko alderdi praktikoak landuko dira, aukerak eta oztopoak izango dituzte hizpide, eta nazioartekotzea sustatzeko tresna eta ideiak proposatuko dira. Hitzaldia Iban Unzuetak eskainiko du, Elkano Consulting-eko Bazkide Zuzendariak.

 

Saioa goizeko 9:00etan hasiko da eta 2 orduko iraupena izango du. Parte hartzea doakoa da.

 

Jardunaldi hau Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.