“Dibertsifikazioa eta barnekintzailetasuna enpresan” jardunaldia hilaren 17an Debegesan

2012-07-13 Iruzkinik ez

Deba Competitiveness Forum proiektuaren baitan, Debabarreneko eskualdean lehiakortasuna bultzatu asmoz Bic Berrilan, Tekniker eta Debegesak osaturiko elkartea, datorren asteartean, hailak 17, jardunaldia egingo da Debegesan “Dibertsifikazioa eta Barnekintzailetasuna enpresan” izenburupean.

 

Jardunaldian  zehar, azalpenak eta autoebaluaketak tartekatuko dira, bai parte-hartzaileei zein enpresari zuzenduta. Jardunaldia erabat praktikoa izango da, batetik, enpresek dibertsifikazioarekiko  eta  ekintzailetasunarekiko  duten egoeraren autodiagnostiko  bat egingo da eta, bestetik, parte-hartzaileek euren enpresentzat dibertsifikazioaren eta barnekintzailetasunaren inguruan buruan  eduki ditzaketen ideiak nola bideratu daitekeen landuko da.

 

Jardunaldia, B+I Strategy enpresako bazkide Enrique Navarrok dinamizatuko du.

 

Jardunaldia Debegesan egingo da, goizeko 9:00etatik 13:00etara Debegesak Eibarren duen egoitzan.  Parte hartzea doakoa da.

 

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.