#ABIAN Lanbide Heziketa Azoka

ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin egiten da eta aurten, otsailaren 28an, 29an eta martxoaren 1ean egingo da, Ipuruako aparkalekuan. Azoka Debabarrenako zortzi udalek, Debegesa eskualdeko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen dute.

Berrikuntza gisa, 2024an, ohiko standei Debabarreneko unibertsitateko prestakuntza-eskaintza gehituko zaie, zehazki, EHUk Eibarren (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atala) eta Elgoibarren (Ingeniaritza Dualeko Eskola IMH Campus) dituen ingeniaritza-graduak. Lehen, azoka Lanbide Heziketan bakarrik zentratzen bazen ere -horra hor izenaren arrazoia-, orain, ikasketa guztiak ibilbide beraren zati ezberdinak direla kontuan izanda eta denek ikasleak lan-mundurako prestatzea helburu dutela, Debabarrenan eskaintzen diren unibertsitate-graduak gehitu eta azoka bisitatzen duten pertsonentzat eskaintza zabaltzea erabaki da. Aurtengo edizioan, DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunotan.

#ABIAN azokak gure eskualdeko eskaintza formatiboa kalitatezko kualifikazio aukera gisa eta lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa ezagutzera ematea du helburu.

Azokan parte hartzen duten Debabarreneko ikastetxeak

#ABIAN Lanbide Heziketa Azoka bultzatzearen arrazoia

Debabarreneko ikasketa-eskaintza profesionalak erantzun dinamiko ematen die enpresei, ikasketetan metodologia berritzaileak ezarriz, hala nola proiektuetan oinarritutako prestakuntza, eleaniztasuna (euskara, gaztelania, ingelesa), ekintzailetasun eta barne-ekintzailetasun ekimenak, eta prestakuntza duala. Azken honek enpresak sartzen ditu ikasleen prestakuntzaren prozesuan, eta ikasleentzat eredu erakargarria bihurtzen da, laneratzea progresiboki eta zuzenki ahalbideratzen baitie.

#ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azoka bi urtetik behin egiten da, eta eskualdeko prestakuntza-eskaintza profesional zabala ezagutaraztea du helburu.

Hauexek dira helburu zehatzagoak:

  • Topagune bihurtzea eta eskualdean gauzatzen diren jarduera guztiak erakustea.
  • Ikasketa-eskaintza profesionala buruzko informazioa gazteen esku jartzea, lan-mundurako sarrera errazteko asmoz.
  • Langile aktiboei eta langabeei eskaintzaren berri ematea, egun duten lanpostua hobetzeko edota lanaren bilaketa errazteko.
  • Entitateen, erakundeen eta gizarte-eragileen parte-hartzea bultzatzea, prestakuntza-aukera guztiak garatzeko.

Azoka hau erakusleiho aparta da. Oso publiko heterogeneoa da gaur egun Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituena, aurretik egindako ikasketak edota adinari erreparatzen badiogu. Honela bada,  ABIAN azoka publiko zabalari zuzenduta dago: DBH eta Batxilergoko azken urteetako ikasleei, heziketa zikloetako oinarrizko, erdi eta goi mailako azken urteetako ikasleei, gurasoei, heziketa zentroetako eta erakunde publiko nahiz pribatuetako irakasle, orientatzaile eta formatzaileei, ekintzaileei, enpresa eta erakundeei, langile aktibo eta langabeei eta, oro har, herritarrei, Debabarreneko ikasketa-eskaintza profesionalean interesa duten guztiei.


Debabarreneko zentroetan ikasi duten ikasleen testigantzak