“Dibertsifikazioa eta barnekintzailetasuna enpresan” jardunaldia hilaren 25ean Debegesan
Deba Competitiveness Forum proiektuaren baitan –Debabarreneko eskualdean lehiakortasuna bultzatu asmoz Bic Berrilan, Tekniker eta Debegesa Garapen Agentziak osaturiko elkartea-, datorren asteartean, hilak 25, jardunaldia egingo da Debegesan “Dibertsifikazioa eta Barnekintzailetasuna enpresan” izenburupean.
Jardunaldian zehar, azalpenak eta autoebaluaketak tartekatuko dira, bai parte-hartzaileei zein enpresari zuzenduta. Jardunaldia erabat praktikoa izango da, batetik, enpresek dibertsifikazioarekiko eta ekintzailetasunarekiko duten egoeraren autodiagnostiko bat egingo da eta, bestetik, parte-hartzaileek euren enpresentzat dibertsifikazioaren eta barnekintzailetasunaren inguruan buruan eduki ditzaketen ideiak nola bideratu daitekeen landuko da.
Jardunaldia, B+I Strategy enpresako bazkide Enrique Navarrok dinamizatuko du.
Jardunaldia goizeko 9:00etatik 13:00etara Debegesak Eibarren duen egoitzan egingo da. Parte hartzea doakoa da.
Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.