Igandean, irailak 23, Burdinolen Ibilbidea egiteko aukera

2012-09-19 Iruzkinik ez

Mendaroko tren geltokitik abiatuta, Kilimoi bailarara abiatuko dira bisitariak eta bertan ibilbide labur eta erraza egingo dute burdinola, karobi eta bide zaharren aztarnak jarraituz. Hain zuzen, historikoki eta etnografikoki Debabarrenean bailara honek duen garrantziaren adierazle dira elementu hauek. Bailara hau ezagutu ostean, Mendarotik Elgoibarrera trenez abiatuko dira, Makina Erremintaren Museoa ezagutzeko.

 

Ibilbidea oinez eta trenez egingo da, gida-interprete baten azalpenek lagunduta. Hitzordua igandean izango da, goizeko 10:00etan, Mendaroko tren geltokian. Erreserbak 943 19 11 72 / 695 78 36 56 telefonoetara deituz edo debanatura@hotmail.com helbidera idatziz egin daitezke.

 

Informazio gehiago: www.debabarrenaturismo.com