Diru-laguntza programa berria ekintzaile eta mikroenpresentzat

2012-09-27 Iruzkinik ez

Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programaren baitan, Debabarreneko ekintzaileek eta 2009tik aurrera sortu diren mikroenpresek diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, euren negozioa finkatzeko eta modernizatzeko proiektuetarako.

 

Diru-laguntzak %75erainokoak izan daitezke, eta kopuru hau %5 igoko da proiektua emakumeek sustatzen badute, eta beste %5 jarduera ekonomia berdea deritzonean sartzen bada.

 

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da. Interesa dutenak Debegesa Garapen Agentziarekin jar daitezke harremanetan, 943 82 01 10 telefonora deituz edota ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.