Sony Espainiako presidente ohi Pedro Navarreteren hitzaldia, pertsonen kudeaketa gai harturik

2012-09-28 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak eta Marketing & Finanzas Negozio Eskolak antolatuta, Pedro Navarrete Sony Espainia eta Portugaleko presidente ohiak hitzaldia esakiniko du “Pertsonen kudeaketa krisi garaian: erakundeen eraldaketa” izenburupean.

 

Hitzaldia Debabarreneko enpresei eta zuzendaritza postuak dituzten profesionalei zuzenduta dago eta datorren urriaren 5ean burutuko da, Debegesak Eibarren duen egoitzan (Azitain industrialdean).

 

Goizeko 9:00etan hasiko da eta 2 orduko iraupena izango du gutxi gorabehera.

 

Hitzaldian Navarretek honako gaiak landuko ditu:

  • Enpresan pertsona da balio nagusia.
  • Enpresaren helburu estrategikoen identifikazioaren garrantzia.
  • Helburuen kolektibizazioa eta barneratzea.
  • Sormena eta konfiantza sustatzea.

 

Pedro Navarrete: Sony Espainia eta Portugal-eko presidente izan da 9 urtez eta Gobernu Batzorde Europarreko kide 2011tik, pasa den maiatzean enpresa multinazionala utzi zuen arte. 23 urte eman ditu bertan ardura handiko zuzendaritza postuetan.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

 

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.