Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuak eskainiko ditu urrian astebururo eta jaiegunetan
Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuen eskaintza zabala prestatu du urrirako, eta asteburuetan ez ezik, jai egunetan ere askotariko jarduerak eskainiko ditu publiko zabalari zuzenduta.
Guztira, 21 proposamen izango dira, aisialdiaz, ondare kulturalaz zein naturaz gozatzeko. Aipatzekoak dira Geoparkeak etxeko txikienei zuzenduta antolatu dituen irteerak. Familia osoari zuzendutako bisita hauen artean, “Flyscha haurrentzat” eta “Artzain Txikiak” esperientzia arrakastatsua dira aipagarrienak.
Gainera, Euskal Kostaldeko Geoparkeak burutzen dituen hainbat proposamen Euskadiko Top Esperientzia izendatu ditu Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, hala nola, “Flyscharen Ibilbidea”, “Artzain Txikiak” eta “Flyscha haurrentzat”.