Sony Espainiako presidente ohi Pedro Navarretek hitzaldia eskaini du gaur Debegesan

2012-10-05 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak eta Marketing & Finanzas Negozio Eskolak antolatuta, Pedro Navarrete Sony Espainiako presidente ohiak hitzaldia eskaini du gaur goizean “Pertsonen kudeaketa krisi garaian: erakundeen eraldaketa” izenburupean. 

Debabarreneko enpresetan zuzendaritza eta giza-baliabideen alorreko profesionalak hurbildu dira hitzaldia entzutera eta interes handiarekin jarraitu dituzte Navarreteren hitzak.

Bere hitzaldian, Sony enpresako presidente ohiak hizpide izan ditu:

  • Enpresan pertsona da balio nagusia.
  • Enpresaren helburu estrategikoen identifikazioaren garrantzia.
  • Helburuen kolektibizazioa eta barneratzea.
  • Sormena eta konfiantza sustatzea.

Pedro Navarrete Sony Espainia eta Portugaleko presidente izan da 9 urtez eta Gobernu Batzorde Europarreko kide 2011tik, pasa den maiatzean enpresa multinazionala utzi zuen arte. 23 urte eman ditu bertan ardura handiko zuzendaritza postuetan.