Bertan behera gelditu da Elgoibarren etzi Deba ibaia garbitzeko egitekoa zen auzolana, euri denboraleagatik

2012-10-18 Iruzkinik ez

Euskalmetek euri zaparrada mardulak iragarri ditu datozen egunetarako. Honebestez, Ibai Lagun egitasmoaren baitan, larunbat honetan, urriak 20, Elgoibarren Deba ibaia garbitzeko egitekoa zen auzolana bertan behera uztea erabaki da.

Ibaia garbitzeko ekimena beste egun batera pasatuko da baina oraindik zehazteke dago data. Hitzordua finkatu bezain pronto jakinaraztera emango dute antolatzaileek (Elgoibarko Udalak, Debegesa Garapen Agentziak, Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Gazte Asanbladak, Uraren Euskal Agentziaren laguntzarekin).