Ingurune korporatiboetan Twitter-i probetxua ateratzen ikasteko jardunaldia

2012-11-05 Iruzkinik ez

Euskadi+Innovaren eskutik, Twitter sare sozialari buruzko jardunaldia antolatu du Debegesa Garapen Agentziak, “Atera al diezaioket probetxua Twitterri nire enpresan?” izenburupean. Ingurune korporatiboetan Twitter sare soziala nola erabili jakin nahi duten edozein alorreko profesionalei dago zuzenduta.

Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea sare sozial honekin. Hain zuzen, parte hartzaileek profil bat nola sortzen ikasiko dute, pertsonalizatzen, erabiltzen, bilaketak egiten edota komunitate bat eraikitzen; halaber, arrakasta lortu duten hainbat eredu ezagutuko dituzte.

Jardunaldia ostiralean emango da, azaroak 9, goizeko 9:00etatik 14:00etara. 25 euro ordaindu behar dira izena ematerakoan.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz. Baita www.euskadinnova.net  atarian ere.