“Nola aurre egin krisiari. Jarraibide praktikoak ETEentzat”, jardunaldia Ostiralak Debegesan

2013-01-10 Iruzkinik ez

‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren barruan eta OPE Consultores enpresaren partaidetzarekin, jardunaldia eskainiko du Debegesak datorren ostiralean, hilak 18, “Nola egin aurre krisiari. Jarraibide praktikoak ETEentzat” izenburupean.

Jardunaldiak egungo atzeraldi egoeraren arrazoiak jorratuko ditu eta krisiari aurre egiteko jarraibide praktikoak eskainiko ditu. Saioan kasu praktiko bat ere aztertuko da.

Jardunaldia Debabarreneko enpresa txiki eta ertanei zuzenduta dago eta Debegesan burutuko da, goizeko 9:00etatik 10:30era.  Parte hartzea doakoa da.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

Parte hartu nahi duten enpresek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.