Jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikasteko ikastaroa Debegesan

2013-02-06 Iruzkinik ez

Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea” izenburupeko ikastaroa eskainiko du datorren otsailaren 14tik aurrera Debegesak, enpresetako zuzendari, profesional eta, oro har, interesa duen edonori zuzenduta.

Ikastaroaren helburuak dira:

  • Eraginkortasunez komunikatzea eta aurkeztea. Gure gaitasunak optimizatzea.
  • Modu konstruktiboan eta positiboan egitea, harreman onak sustatzeko.
  • Jendaurrean hitz egiteko segurtasuna eskuratzea.
  • Ideiak ordenatzea eta baliabideak aukeratzea, horien arabera, informatzeko, konbentzitzeko, eztabaidatzeko, inprobisatzeko.  
  • Laneko bileretan, ekimen eta proiektuen aurkezpenetan, hitzaldietan, eta abarrean interbentzioak hobetzea. 
  • Egoera zail edo korapilatsuenei modu egokian aurre egiteko estrategiak erabiltzea.  

Manu Marañon irakasle eta coach-ak emango du ikastaroa (www.komunikarte.org).

Ikastaroak 20 orduko iraupena du eta Debegesaren egoitzan eskainiko da lau egunetan, otsailaren 14an, 21ean, 28an eta martxoaren 7an, 9:00etatik 14:00etara. Ikastaroaren prezioa 250 eurokoa da. Gazteleraz izango da.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.com atarian (“Ostiralak Debegesan” atalean), 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.