Proiektuen kudeaketan nazioarte mailako aditu Alfonso Bucero “Ostiralak Debegesan”

2013-02-18 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak eta Marketing & Finanzas Negozio Eskolak antolatuta, Alfonso Bucero proiektuen kudeaketaren alorrean nazioarte mailako adituak hitzaldia eskainiko du “Proiektuen zuzendaritza, eraldaketaren enpresarentzat eredua”  izenburupean.

Hitzaldia Debabarreneko enpresei eta zuzendaritza postuak dituzten profesionalei zuzenduta dago eta ostiralean egingo da, otsailak 22, Debegesak Eibarren duen egoitzan. Goizeko 9:00etan hasiko da.

Hitzaldian Bucerok honako gaiak landuko ditu:

  • Proiektuen kudeatzailearen eginkizunak.
  • Proiektuen kudeatzailea eraldaketaren kudeatzaile gisa. 
  • Proiektuen kudeatzailea lider eta zuzendari gisa: giza baliabiadeen kudeaketan trebetasuna, kontabilitateam marketinga eta finantzak, kalitatearen kudeaketa, Lean filosofia, iraunkortasuna.
  • Proiektuen kudeaketarako trebezia teknikoak. Proiektuen kudeaketarako eredu ezberdinak.
  • Ziurtagiri profesionalak: proiektuak zuzentzerakoan, lengoia bera erabiltzea.

Parte hartzea doakoa da. Interesa dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.  

Alfonso Bucero project manager arloan erreferentzia gailena da, proiekuen kudeaketan duen ibilbide profesional luzeagatik.

Espainian PMI-ren (Project Management Institute) sartzaile izan zen. Bartzelonan jatorri estatubatuarra duen erakunde honetako presidente eta fundatzaile izan zen. Egun Madrileko kapituluko presidentea da, GPMA-ko (German Project Management Association) nazioarteko aholkularia, eta Distinguished Contribution Awards errekonozimenduaren jabea. 2011an PMI Fellow izendatu zuten.

Informatikan lizentziatua eta ingeniaria da (Madrileko Unibertsitate Politeknikoa) eta Atlantako Leadership Institute Master Class-en graduatu zen. Egun doktorego tesia idazten ari da Mondragon Unibertsitatean.

Bucero PM Consulting-eko fundatzaile eta bazkidea da, symposio askotan hizlari aritzen da, baita nazioarte mailan ere, eta kontsultore lanetan dihardu Espainian, Inglaterran, Belgikan, Alemanian, Frantzian, EEBBetan, Mexikon eta Singapurren. Egun proiektuak kudeatzen ditu Informazio Teknologiak eta Komunikazioen alorrean,  baita Management, Sponsorship, Project Portfolio Management, Program Management eta teknikoak ez diren trebetasunen garapenean.