Energia Bulego Birtuala aurkeztu da gaur Debegesan

2021-10-13 Iruzkinik ez

Energiaren Bulego Birtuala izena du zerbitzuak eta energia.debegesa.eus webgunean dago eskuragarri herritarrak bete behar duen inprimakia.

Zehazki, etxeko eraginkortasun energetikoaren inguruan (berokuntza, etxetresna elektrikoak, inguratzaile termikoa eta argiztapena) eta birgaitze irankorreko obren inguruan (eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, aerotermia, biomasa eta geotermia) buruzko kontsultak egin ahal izango dira. Gainera, faktura elektrikoari buruzko kontsultak bilduko dituen atal bat gehitu da. Bertan energia-fakturaren azterketa eta aurrezteko eta kontsumitzeko ohituren inguruko aholkuak emango dira.

“Zerbitzu honen helburua da erantzunkidetasunean oinarritutako energia-kultura bultzatzea, energiaren erabilera arduratsua sustatzea eta instalazio eraginkorragoak eta jatorri berriztagarrian oinarritutako energia kultura zabaltzea”, dio Jon Iraola Eibarko alkateak eta Debegesako kontseilari delegatuak.

Zerbitzu hau herritarrei eta bizilagun komunitateei zuzenduta dago, eta kontsultak gehienez ere hamar egun balioduneko epean erantzungo dira, idatziz, galdetegian emandako helbide elektronikora. Inprimakiak betetzeko laguntza behar duen erabiltzaile orok hitzordua eskatu dezake Debegesan, 943 82 01 10 telefonora deituta, eta Garapen Agentziak lagunduko dio behar bezala betetzen. Zerbitzua martxan egongo da gaurtik abenduaren 31 bitartean.

Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Gipuzkoako Foru Diputatua, honako hau azpimarratu du: “koordinatutako eragile guztien ekimenek ahalbidetuko digute Gipuzkoan energia-eredu berri baterako bidea egitea eta unean-unean erabakirik egokienak hartzen laguntzeko prest dauden herritar jakintsu eta ahaldunduekin. Eta hori funtsezkoa da, herritar horiek izango baitute etxeetan eta ekoizpen-sektoreetan egin beharreko aldaketek eragiteko aukera, eta, azken batean, lurraldeko energia-trantsizioa ahalbidetuko dutenak”. 

“Gaur aurkezten den proiektua ikaskuntzaren eta eskualdearen bilakaeraren ondorioa eta egindako jarduerekin lortutako ikaskuntzaren ondorioa da” azaldu du Gilen Garciak, Debako alkateak eta Debegesako presidenteak. Izan ere, gogoratu du “Debabarrenean 2019an Administrazio Kontseiluak Energia Estrategia bat onartu zuen eta estrategia horretatik abiatuta urte hauetan hainbat ekintza eta proiektu eraman dira aurrera”. Estrategia horren oinarri diren printzipioak dira: administrazioaren rol eredugarria, lankidetza publiko-pribatua eta tokiko eragileen inplikazio aktiboa. “Aurkezten dugun ekimen honetara iristeko lan tekniko handia egin da energia berriztagarrien eta birgaitze iraunkorreko obren inguruan. Bide horretan eskuratu den ezagutza da proiektu honen oinarria” ondorioztatu du.

Zerbitzuaz gain, energia berriztagarrien instalazioari eta birgaitze iraunkorreko obrei buruzko aurkezpen grafikoak ere badaude web gunean. Modu errazean azaltzen da, besteak beste, zer den eta nola funtzionatzen duen, zer onura dituen eta instalatzeko prozedura.

energia bulego birtuala

Argazkian:

  • Gilen Garcia, Debako Alkatea eta Debegesako presidentea
  • Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Gipuzkoako Foru Diputatua
  • Monica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saileko zuzendaria
  • Jon Iraola, Eibarko Alkatea eta Debegesako kontseilari delegatua
  • Ane Beitia, Elgoibarko alkatea 
  • Iosu Arraiz, Elgoibarko Udalaeko hirigintza zinegotzia
  • Ane Beitia, Elgoibarko alkatea
  • Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea
  • Igor Agirre, Mallabiako alkatea
  • Iñaki Arregui, Mendaroko alkatea
  • Joseba Palenzuela, Mutrikuko alkatea
  • Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea
  • Esther Zarrabeitia, Debegesako Hirigintza departamentuko arduraduna
  • Aitziber Cortazar, Debegesako Garapen Iraunkorreko departamentuko arduraduna
  • Juan Ángel Balbás, Debegesako Zuzendari nagusia