Debegesak 120.000 euro bideratuko ditu eskualdean enpresa singularren sorrera sustatzera, Gipuzkoako Foru Aldunditik lortutako laguntza bati esker

2014-02-21 Iruzkinik ez

Iaz enpresa singularrak sortzeko ekimenak lorturiko emaitza onak ikusirik, industria arloko enpresak zein balio erantsia sortzen duten enpresa-proiektuak, 2014an Debegesak lan-lerro hau indartu egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako 120.000 euroko diru-laguntzari esker. Diru-hornidura hau enpresa singularrak sortzera bideratuko du Debegesak:

  • Jardueraren berezitasunarengatik. ‘Bai Industriari!’ ekimenarekin bat datozen proiektuak lagunduko dira bereziki, hau da, izaera industriala dutenak edo sektore honi zerbitzua eskaintzen dietenak.
  • Proiektuak duen berrikuntza mailarengatik.
  • Enpleguaren sorreran duen eragin zuzenarengatik.
  • Kudeaketa sistemaren ezaugarriengatik, parte-hartze sistemak lehenetsiz, esaterako, kooperatibak.

Diru-laguntzak aktibitateak martxan jarri ahal izateko egingo diren inbertsioak laguntzera bideratuko dira, inbertsioaren %75a arte, 7.000 euro gehienez eta, industria arloko enpresen kasuan, 10.000 euro gehienez.

Diru-hornidura hau Gipuzkoako Foru Aldundiak Debegesari emandako laguntzatik datorrenez, diru-laguntza Gipuzkoako lurraldean kokatuko diren Debabarreneko enpresei banatuko zaie.

Diru-laguntzen banaketa baldintza batzuen arabera egingo da; laster argitaratuko ditu Debegesak.