Debabarreneko 20 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

Bizkaiko Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai, eta Gipuzkoako Debabarrena eskualdeetako 60 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Ermuko Izarra Center-en, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria, Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea eta Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea. Debegesatik, Cristina Zumeta izan da bertan, Berrikuntza, Ekintzaileta eta Enpresa departamentuko arduraduna.

Ermuko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik bat izango da. Beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Ermuko Udala, Durangaldeko Enpresen Elkartea, Debegesa Debabarreneko garapen-agentzia, FVEM Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Arrantzarako Tokiko Ekintzarako Taldea (GALP), Lea-Artibai Fundazioa, Basque Food Cluster, Lanbide Ekimenak, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea eta Habic, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai eta Debabarreneko enpresa txiki eta ertainek 76 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte. Hain zuzen, Debabarreneko enpresa hauek jasu dute ziurtagiria:

  • ALIMEK SERVICIOS EN GESTION DE ALIMENTOS S.A (Elgoibar)
  • APLICACIONES PRACTICAS ELECTRONICAS, S.A. (Eibar)
  • BALENZATEGUI S.A. (Elgoibar)
  • BOJ OLAÑETA, S.L. UNIPERSONAL (Eibar)
  • CENTRO DE MECANIZADOS ARILAN S.L.(Elgoibar)
  • CONSERVAS ZIZZO S.L. (Mutriku)
  • EITEK IT&SECURITY FOR BUSINESS S.L. (Eibar)
  • ELECTRICIDAD URKI, S.A. (Eibar)
  • FERRETERIA UNCETA SA (Elgoibar)
  • GRUAS APALATEGUI SL. (Elgoibar)
  • HANNA INSTRUMENTS, S.L. (Eibar)
  • KARAKATE SA (Elgoibar)
  • KORPION S.L (Mutriku)
  • MANUFACTURAS RESORT S.L. (Eibar)
  • NUMATOR, S.A.L (Soraluze/Placencia De Las Armas)
  • QUIMICA VASCA SA (Mendaro)
  • REC ACCESORIOS, S.L. (Eibar)
  • SORALUZE MAKINA BEREZIAK S.L.L. (Soraluze/Placencia De Las Armas)
  • TORNILLERÍA ORUESAGASTI S.A (Soraluze/Placencia De Las Armas)
  • XUNZEL ENERGY S.L. (Mendaro)

Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Jeremías Ingeniería e Innovación, Iurretakoa, Plastibor, plastikoak injekzio-prozesuen bidez eraldatzen dituena eta Amorebietan dagoena; eta Boj Olañeta, Eibarko konpainia, sukalderako era guztietako tresnak egiten dituena.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du. Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.