Kostu baxuko 3D inpresioari buruzko jardunaldia

2014-05-30 Iruzkinik ez

Debegesak, Miramon Enpresa Digitalarekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du datorren asteazkenerako, ekainak 4, “Kostu baxuko 3D inpresioa: edonoren eskura dagoen fabrikazio mota izenburupean. Teknologia enpresa eta irakaskuntza munduan teknika hau nola erabili daiteken aztertuko da egoera konkretuetara moldatzen diren kasu praktikoen bitartez.

3D inpresio teknologi ezberdinak eta inpresio prozesua bera gertutik jakitera ematea du helburu jardunaldiak, kasu praktikoak ezagutuz.

Jardunaldia Debegesan izango da, Eibarren, 9:30etik 12:30era. Irakasleak izango dira Jon Bengoetxea eta Aitziber Eizaguirre, Tumaker 3D inpresio enpresakoak.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.