2010ean, lehendabiziko edizioan, Tere Gantxegi eibartarrak eskuratu zuen errekonozimendua, gizarte balioen arloan egindako ibilbide mardulagatik.
Tere Gantxegik sortu zuen 1951an, Mercedes Karegarekin batera, Goi Argi Elkartea; estatuan emakumeez osatutako lehen elkartea izan zen emakumeen gizarteratzea helburu zuena.
Horretaz gain, Mercedes Kareagarekin batera ere sortu zituen “Cayetano Careaga” tailer babestuak, desgaitasuna zuten pertsonen gizarteratzea sustatzeko.