Uztailaren 15ean amaituko da Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea

2014-07-10 Iruzkinik ez

Gure Balioak Sariak bosgarren edizioa beteko du aurten. Debegesa garapen agentziak sortu eta kudeatzen du Gure Balioak Saria eta, sari honen bidez, Debabarreneko eskualdean gizarte-balioen arloan egindako lanagatik nabarmendutako pertsona edo erakundea saritu nahi du.

Gure Balioak sarirako hautagaiak aurkezteko epea datorren asteartean amaituko da, uztailaren 15ean. Edonork aurkez dezake bere hautagaia, herritar, enpresa, elkarte, hezkuntza zein ikerketa zentro edota erakundeek. Hautagaiek sortzez Debabarrenekoak izan beharko dute edota lan ibilbidea bertan garatu izana eskatuko zaie. Gure Balioak sariaren irabazleak Juan Luis Baroja Collet artistaren eskultura jasoko du.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia, gurebalioak.com web gunean eskura daitezke.

Orain arteko saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria. Debabarreneko eskualdean gizarte balioak sustatzea eta eskualde jasangarri eta lehiakor bat lortzeko bidean balioen garrantziaz ohartaraztea du helburu egitasmo honek.

  • 2013: Carmelo Urdangarin (Deba)
  • 2012: Jesus Bilbao (Elgoibar)
  • 2011: Gemma Agirregomezkorta (Elgoibar)
  • 2010: Mª Tere Ganchegui (Eibar)