Frantziako merkatuari buruzko jardunaldia, ostiralean Debegesan

2014-09-19 Iruzkinik ez

Datorren ostiralean, irailak 26, Debegesak jardunaldia eskainiko du eskualdeko enpresei zuzenduta, “Frantziara esportazioak: oinarrizko ezagutza” izenburupean.

Esportazioei dagokionean, Frantzia da Gipuzkoako enpresen lehen helmuga. 2013ko datuen arabera, esportazio osoaren % 15,3 suposatu zuen. Gertutasunagatik lehen merkatu naturala da Gipuzkoako enpresa askorentzat.

Europar Batasunaren barruan egon arren, frantses merkatuak ezaugarri partikularrak ditu eta beharrezkoa da aldez aurretik horien berri izatea.

Jardunaldian merkatu frantsesera sartzeko modu ezberdinak erakutsiko dira, enpresaren behar eta produktu/zerbitzuen ezaugarrien arabera. Frantziako agente komertzialen sektorearen berezitasunak azalduko dira, enpresa-agente kontratu batek jaso beharrekoari buruzko jarraibideak emanez.

Debabarreneko enpresen ezaugarrien arabera, azterlan xehetua eskainiko da sektoreka eta azoken arabera dauden aukerak agertuz.

Hizlaria Olga Irastorza izango da, Bazkundeko mugazgaindiko BIHARTEANeko kudeatzailea.

Jardunaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan eskainiko da, goizeko 09:30etik 11:30era. Izen-ematea doakoa da.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.com atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.