Debegesak bi langile kontratatuko ditu, eskualdeko enpresek energiaren sektorean duten partaidetza handitzea sustatzeko

2014-11-07 Iruzkinik ez

Debegesak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 2 langile kontratatuko ditu eskualdeko enpresek energiaren sektorean duten partaidetza handitzea sustatzeko.

Lanpostura aurkezteko ezinbesteko hiru baldintza bete behar dira: batetik, langabezia egoeran egotea; bestetik, lanpostuaren zereginekin lotutako gaietan erdi mailako edo goi mailako unibertsitate titulua edo lanbide heziketako erdi mailako titulua izan behar dute; eta azkenik, hizkuntza-maila EGA titulua edo baliokideren bat izan beharko dute hautagaiek.

Eskaerak Lanbideren bidez egin behar dira; azaroaren 11a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Hona hemen 2 lanpostuen ezaugarriak:

1 KONTRATUA (ikusi iragarkia LANBIDE):

  • Modalitatea: Aldi baterako lan-kontratua
  • Iraupena 9 hilabete
  • Plaza-kopurua: 1
  • Deskripzioa: Debabarreneko enpresen eta energiaren industriaren balio katearen analisiak egitea. Ezinbestekoa: Ingeniaritza teknikoa, goi-ingeniaritza edota elektrizitate edo elektronikako goi mailako ingeniaritza. Euskara eta ingelesa. Ez da lan-esperientziarik eskatzen. Debabarrenekoa izatea balioetsiko da. Soldata: 1.473 € (aparteko ordainsariak eta oporrak barne).

 

2 KONTRATUA (ikusi iragarkia LANBIDE):

  • Modalitatea: Aldi baterako lan-kontratua
  • Iraupena 6 hilabete
  • Plaza-kopurua: 1
  • Deskripzioa: Auditoria energetikoak eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko proposamenak. Ezinbestekoa: Industria Ingeniaritza edo Lanbide Heziketako goi mailako gradua elektrizitate edo elektonikan. Lan esperientzia beharrezkoa da. Euskara eta ingelesa. Debabarrenekoa izatea balioetsiko da. Soldata: 2.040 € (aparteko ordainsariak eta oporrak barne).

 

Informazio gehiago: Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua