Debegesak Erronka Energetikoen eta Etxebizitza Sozialaren eginkizunen inguruan antolatutako jardunaldietan hartu du parte

2014-11-24 Iruzkinik ez

Azaroaren 13an eta 14an, VISESAk, AVS-k eta PIME’S proiektuak “Eraikitze, Birgaitze eta Berroneratze Hiritarra. Erronka energetikoak eta etxebizitza sozialaren eginkizuna” jardunaldiak egin zituzten.

Administrazio publikoko teknikariei, etxebizitza-sustatzaileei eta eraikuntzaren eta I+G+b alorreko profesionalei zuzenduta, jardunaldi hauetan esparru desberdinetako adituek hartu zuten parte, etorkizuneko hirien energia-erronketan etxebizitzak izango duen eginkizunaren inguruan duten ikuspegia azaltzeko: Europako helburu eta zuzentarauak, horiek betetzeko estrategiak, berrikuntza tresna gisa, etxebizitza sozialen sustatzaileen ekimenak, eta interes handiko beste hainbat alderdi ere.

Azaroaren 14ko jardunaldien baitan, Debegesako Hirigintza eta Berrikuntza saileko arduradun Esther Zarrabeitiak hitzaldia eskaini zuen, Eibarko Mogel auzoa birgaitzeko ZenN Proiektua azalduz.


Debegesa Mogel Visesa Jardunaldiak