‘Interim Management’ edo aldi baterako zuzendaritzari buruzko jardunaldia eskainiko du DEBEGESAk

2015-01-23 Iruzkinik ez

Debegesak berriro ekingo dio 2015ean Ostiralak Debegesan ekimenari, eta ostiralean, hilak 30, jardunaldia eskainiko du Interim Management edo aldi baterako zuzendaritzaren inguruan. Gure inguruko herrialdeetan oso hedatua dagoen praktika da, eta ziurgabetasuneko egoerak edo egoera konplexuak gainditzeko balio du.

Enpresa edo erakunde batean aldi baterako zuzendaritza ezartzerakoan, pertsona bat edo pertsona talde bat proiektu jakin bat garatzeko hasten da bertan lanean. Orokorrean, goi mailako prestakuntza duen eta eskarmentu handiko pertsona izan ohi da, autonomiaz lan egiten duena, ohiko taldearen osagarri, eta epe jakin batean edo behin proiektua amaitutakoan erretiratu egiten da.

Jardunaldi honetan zerbitzu hauen funtzionamenduaren berri emango dugu eta Interim Manager baten kontratazioa noiz komeni den azalduko da, benetako adibide praktikoekin.

Jardunaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan egingo da, goizeko 9:00etatik 11:00etara. Izen-ematea doakoa da. 

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.