Ekintzaileei zuzendutako prestakuntza egitarau zabala prestatu du DEBEGESAk otsailerako

2015-02-02 Iruzkinik ez

Eskualdeko ekintzaile zein etorkizuneko profesionalei gaitasun eta trebetasun berriak eskuratzeko aukera eskaini asmoz, aurten ere Debegesak prestakuntza egitarau zabala antolatu du “Ekiten lagundu” egitasmoaren baitan.

Egitaraua urte osoan zehar luzatuko da, baina otsailean Eibarren, Portalean, egingo dira saioak, Debegesaren eta Eibarko Udalaren elkarlanari esker.

Datorren astelehenetik hasita, otsailean, 8 tailer eskainiko dira, goizez. Parte-hartzaileek hainbat gai jorratzeko aukera izango dute: negozio-ideia nola landu, enpresa bat sortzeko aukera desberdinak (frankiziak, eskualdatzeak…), finantzazioa eta errentagarritasuna, fiskalitate betebeharrak, marketing plana, etabar. Finean, ekintzaileei ezagutza eta erreminta berriak eskura jartzea du helburu egitarau zabal honek.

Saio hauek guztiak doakoak dira eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz.

 

Egitaraua:

OTSAILAK  9, ASTELEHENA:

  • Nola sortu zure negozio-ideia propioa”. 9:30etik 12:30era.
  • Frankiziak, negozioen eskualdatzeak… Ezagutu enpresa bat sortzeko beste modu batzuk”. 12:30etik 13:30era.

 

OTSAILAK 12, OSTEGUNA:

  • Canvas eredua. Deskubritu zure negozio eredua“. 9:30etik 13:30era.

 

OTSAILAK 16, ASTELEHENA:

  • Finantzazio-plana. Errentagarria izango al da zure negozioa?“. 9:30etik 13:30era.

 

OTSAILAK 18, ASTEAZKENA:

  • Marketing plana. Zure lehenengo bezeroak nola lortu”. 9:30etik 13:30era.

 

OTSAILAK 23, ASTELEHENA:

  • PFEZ eta BEZ. Ezagutu zure fiskalitate betebeharrak“. 9:30etik 12:30era.
  • Eredu juridikoak“. 12:30etik 13:30era

 

OTSAILAK 26, OSTEGUNA:

  • Aurkezpen publikoak: Zure enpresaren aurkezpena arrakastatsu egiteko tresnak“. 9:30etik 13:30era.

 

*Jardunaldi hauek guztiak Portalean egingo dira, Eibarren.

 

Asteartero “Autoenplegu tailerra” Debegesan

Debegesako Enpresa proiektu berrien sustapenerako zerbitzuak doako aholkularitza eta informazioa eskaintzen die enpresa bat abian jarri nahi duten herritarrei.

Horrez gainera, astero, asteartetan, 11:00etatik 12:00etara, “Autoenplegu tailerra” eskaintzen du dohainik Debegesa garapen agentziak, idea bat aurrera eraman edo negozio bat martxan jartzeko asmoa dutenentzat. Saio honetan negozio-ideia abian jartzeko eman beharreko urratsak zeintzuk diren azaltzen zaie parte-hartzaileei eta izan ditzaketen laguntzen berri ematen zaie.

Bai edozein kontsulta egiteko bai aurrez txanda hartzeko bideak hauexek dira:

–          Telefonoz: 943 82 01 10

–          Eposta: ekintzaile@debegesa.com